Chick Corea zendu da, Donostiako Jazzaldiaren piano jotzaile estimatuenetakoa
Bederatzi aldiz aritu zen Donostiako Jazzaldian, eta 1998an jaso zuen jaialdiaren saria. Atzo hil zen Chick Corea jazz piano jotzaile estatubatuarra, 79 urte zituela. Jazzaldiak musikaria omendu du, eta 2014an eman zuen kontzertuaren bideoa gogora ekarri dute. 1981ean jo zuen aurreneko aldiz Jazzaldian, eta azkenekoz 2018an.