San Rokeko eskailera mekanikoak gorago heldu litezke
Eskailera mekanikoen luzapenaren proposamena. (Argazkia: Donostiako Alderdi Popularra) San Roke kaleko goiko zatian eskailera mekanikoen zati berri bat eraikitzea aztertzen ari da Donostiako Udaleko Mugikortasun saila. Izan ere, udal aurrekontuen proiektua aurkeztu berri du udalak, eta oposizioko alderdiek udalarekin zenbait proposamen negoziatzeari ekin diote. Alderdi Popularrak egin dio proposamena udalari, Aiete eta Amara arteko oinezkoen eta txirrindularien mugikortasuna hobetu dadin.
Bestalde, metroaren lanen barruan aurreikusita dago Autonomia kalea, Osasunaren kalea eta San Roke kalearen goiko zatia lotuko dituen igogailua eraikitzea. Horregatik, San Roke kaleko eta Beloka pasealekuko autoen noranzkoa aldatzea ere proposatu du Alderdi Popularrak, igogailuan igotzen diren txirrindulariek arazorik gabe Aietera joateko aukera izan dezaten, bizikletatik jaitsi gabe.


