'Ez da entzuten!' musika zikloa abiatu dute Egiako Teila Fabrikan
Euskal Herriko hainbat emakumezko* musikarik eta Egiako Teila Fabrikak antolatu dute Ez da entzuten! musika zikloa. Zehazki, Euskal Herriko Musika Bulegoaren laguntzarekin sorturikoa, eta antolatzaileen artean daude ondorengoak: Olatz Salvador Zaldua, Garazi Esnaola Balerdi (Izaro taldea + kolaborazioak beste taldeetan), Ane Garcia Lopez, Lide Hernando Muñoz (Liher), Maddi Gerriko Fariñas (Koban), Esti Beraza Sorarrain (Koban + Raitx) eta Maddalen Serras Saenz (Teila Fabrika).
Musikari emakumeen* inguruko hiru jardunaldi izango ditu, eta atzo egin zuten lehendabizikoa. Ainara LeGardon musikariak eta Olatz Beobide aktoreak parte hartu zuten. Hain zuzen ere, Beobidek Har dezagun eszenatokia. Jendaurrean jarduteko ahalbideak ikastaroaren lehen saioa egin zuen. Bigarrena, berriz, hilaren 21ean izango da 10:00etatik 14:00etara. Gainerako egitarauari dagokionez, beste bi jardunaldiak martxoaren 14an eta 27an izango dira.
Egiako Teila fabrikan (Iruresoro pasabide 2/4) izango dira saio guztiak, eta sarrera guztiak doakoak dira tailerra izan ezik (15 euro). Neurri eta edukierak alda daitezkeenez, horren inguruko informazioa eguneratuko dute informazioa.
Martxoak 14. Non daude emakume musikariak?
- 17:00-18:30 Kolektiboa eta musikaria. Mahai-ingurua.
- 18:30-19:00 Atsedenaldia.
- 19:00 LOU dokumentalaren aurkezpena, emanaldia eta solasaldi irekia.
- 20:30 Itxiera.
Martxoak 27. Euskal Herriko Emakume Musikarien Topaketak
- 11:00-11:30 Musika zikloaren eta eguneko programaren aurkezpena.
- 11:30-14:00 Elkar ezagutu eta eztabaida dezagun egoeraz!
- 14:00-15:00 Bazkaltzeko tartea.
- 15:30-17:00 Aurrera pausuak marraztu.
- 17:00-18:30 Ospa dezagun aldatzera goazena!


