Hileko Kirol Txartela gaurtik aurrera tramitatu ahalko da

(Argazkia: Donostia Kirola) (Argazkia: Donostia Kirola)

Donostia Kirolak Hileko Kirol Txartela gehitu dio Kirol Txartelen eskaintzari, “herritarrei kirol instalazioak erabiltzeko modu malgua eskaintzeko”. 30 eguneko balioa duen txartela tramitatzeko aukera indarrean dago gaurtik aurrera, eta 30 egun horietan txartela dutenak hiriko udal igerileku eta gimnasio guztietara sartu ahal izango dira inolako ordutegi-mugarik gabe, eta doako jardueretan parte hartu ahal izango dute.

Aurtengo urtarrilean, Donostia Kirolak Kirol Txartelaren beste bi modalitate ere aurkeztu ditu: eguerdikoa, 13:00etatik 16:00etara instalazioak erabiltzeko; eta Kirol Txartela Osoa, Aukeran, SPA eta entrenamendu plusa barne dituena.

HITZAkide HITZAkide