Historiaurreari buruz ariko dira Aranzadiren arkeologia jardunaldietan
Aranzadi Zientzia Elkarteak XIX. Arkeologia Jardunaldiak egingo ditu San Telmo Museoan, otsailaren 17tik 26ra. Aurtengo gaia historiaurrea da. Lau historialarik, oso arlo desberdinetan adituak direnek, garai hartako errealitate batzuei buruz ariko dira; hala nola, indarkeria eta gizarte haietako gerrak, neolitikoaren zeramika, Basagaingo Burdin Aroko herrixka eta neandertalen kultura ezezagun eta zoragarria.
Saio guztiak museoaren ekitaldi aretoan izango dira, 18:00etan. COVID 19ren ondorioz, ezinbestekoa da museoaren webgunearen bidez izena ematea, edukiera kontrolatzeko. Horrez gain, museoak streaming bidez emango ditu hitzaldi guztiak, Youtubeko kanalaren bidez. Hona hemen egitaraua:
- Otsailak 17. Basagain (Anoeta). Un poblado entre dos Eras. Xabier Peñalver (Aranzadi). Anoetako Basagain mendian, hogei urte baino gehiagoan egindako indusketa arkeologikoek Burdin Aroko herri baten hondakinak eta han bizi izan ziren pertsonen eguneroko bizitzako objektuak aurkitu dituzte.
- Otsailak 23. NeanderKult. Kultura neandertala kantauriar aldean. Joseba Ríos (CENIEH). Neandertalaren kulturak interes handia pizten du jendearen artean. Nolakoak ziren? Nola jartzen ziren harremanetan? Nola desagertu ziren? Zer nolako harremanak izan zituzten gure espeziearekin? NeanderKult diziplina anitzeko proiektu bat da, galdera horiei guztiei erantzuna eman nahi diena, gai bakoitzeko adituen ikerketen bidez.
- Otsailak 24. Arqueología del conflicto. Guerra y violencia en las sociedades prehistóricas europeas. Angel Armendariz. Kantabriako Unibertsitatea. Gure espeziea agertu zenetik, eta are lehenago ere, arkeologiak eta antropologiak giza jokabide bortitzak egiaztatzen dituzte, lehen nekazarien elkarteak (Neolitikoa) sortu zirenetik sarriago gertatzen direnak, taldeen arteko gatazken ondorioz benetako gerratzat har daitezkeenak.
- Otsailak 25. Historiaurrean ardiak, gazta eta esnea. Miriam Cubas (Alcalq de Henaresko Unibertsitatea). Historiaurrean, aztarnategi arkeologikoetan agertzen diren animalia eta landare hondarrak kontsumitzen ziren elikagaien isla dira. Hala ere, badira beste baliabide batzuk, hala nola gazta eta esnea, erregistro arkeologikoan “aztarna” zuzenik uzten ez dutenak. Nola identifika ditzakegu produktu horiek material arkeologikoetatik abiatuta?
- Otsailak 26. Mahai-ingurua: La vida contada por un sapiens a un neandertal. Juan Luis Arsuaga. Atapuercako paleontologoa da zuzendarikidea Juan Josse Millas, idazlea. Eva Caballero kazetaria moderatzaile lanetan, Radio Euskadiko dibulgazio zientifikoari buruzko La Mecanica del Caracol saioko zuzendaria.

