Pablo Hasel abeslariaren askatasuna eskatuko dute gaur arratsaldean
Pablo Hasel rap abeslari katalana gaur goizean atxilotu dute, eta bere askatasuna eskatzeko, elkarretaratzera deitu du Piztu Donostiak gaur, 19:00etan, Bulebarrean.
Bederatzi hilabeteko zigorra ezarri dio Espainiako Auzitegi Nazionalak, “terrorismoa goratzea, eta monarkiari eta segurtasunasun indarrei irainak” zuzendu izana egotzita. Sare sozialetan zabaldu dituen mezuetan eta bere abestietako letretan aurkitu ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak rap kantaria zigortzeko “edukiak”.
Gaur goizean atxilotu dute rap abeslari katalana Lleidako (Herrialde Katalanak) unibertsitatean.