Donostiako Metroari buruzko hitzaldia emango du Ahoztar Zelaieta kazetariak
Satorralaiaren mobilizazio bat.Mikel Elkoroberezibar Beloki Hilaren 23an, agintari politikoek Donostiako Metroaren enpresa eraikitzaileekin dituzten harremanei buruzko hitzaldia egingo du Ahoztar Zelaieta ikertzaile zein kazetariak. Groseko Okendo kultur etxean izango da 19:00etan. Satorralaia bizilagunen mugimenduak antolatu du.
Euskal oasiaren kudeaketa eredua lelopean, Satorralaiak metroaren obraren atzean dauden interes ekonomikoak eta bezerokeria sareak agerian utzi nahi ditu.

