Jardunaldi bateratuak egingo dituzte Donostiako Ikasle Abertzaleak eta Itaia taldeek Martxoaren 8aren harira
Donostiako Itaiak eta Ikasle Abertzaleak taldeeek jardunaldi bateratuak egingo dituzte, “emakume langileon interesen defentsan” ikasleriaren antolakuntza bultzatzeko. Atzo egin zuten lehen saioa, eta “kultura hipersexualizatua” izan zuten hizpide. Igande honetan, otsailaren 21ean, egingo dute bigarren saioa, Genero problematikaz ikertzen izenekoa; Egiako Txoko Internazionalistan izango da, 11:30ean.
Otsailaren 27an Herri Eskolak egingo dituzte, eta martxoaren 5ean Jai-eredu kapitalistaren zurrunbiloa hitzaldia emango dute, Txoko Internazionalistan berriro ere, 17:30ean. Martxoaren 7an harremanen inguruan hausnartuko dute Intxaurrondoko Letaman Gaztetxean, 17:00etan, eta martxoaren 14an, azkenik, Genero auzia hezkuntzan hitzaldia emango dute Letamanen ere, 11:30ean.