Kutxabankeko langileak greban dira gaur, eta elkarretaratzea egingo dute 17:30ean
ELA eta LAB sindikatuek deituta, greba egiten ari dira gaur Kutxabankeko langileak Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban, “langileen lan-eskubideak murriztuko ez dituen hitzarmen duin bat adosteko”. Ondorioz, negoziazioa eskatzen dute sindikatuek, eta “murrizketak” salatu dituzte lan-baldintzetan eta jendearentzako arretan. ALE eta Astro sindikatuek ere bat egin dute grebarekin.
Grebaren barruan, elkarretaratzea egingo dute Kutxabankeko langileek gaur, 17:30ean, Kutxabanken egoitzaren aurrean.
2012an sortu zuten Kutxabank bankua, BBK, Kutxa eta Caja Vital aurrezki kutxek bat egin zutenean. Bankuaren historiako lehen greba da gaurkoa.