Abortuaren aurkakoak Askabide klinikaren aurrean dira berriro

“Ultrakatolikoak itzuli egin dira!”. Horrela iragarri du Amarako gazte asanbladak abortuaren kontrako pertsona talde bat auzora itzuli dela. Pasa den udazkenean ere Askabide klinikaren aurrean izan ziren, han abortuak egiten dituztelako –abortuez gain, bestelako tratamendu ginekologikoak ere egiten dituzte–. 40 días por la vida izeneko taldeak azken astea klinikaren aurrean darama abortuaren aurkako kartelekin. Amarako Gazteek azaldu dute beraiek “autodefentsa feministaz” erantzungo dutela.
Abortu-kontrakoak 40 eguneko ekintza bat egiten ari dira: 40 egunez klinikaren aurrean egongo dira abortua salatzeko. Udazkenean auzoko feministak abortuaren aurkako taldearen aurrean bildu ziren, emakumeen eskubideak defendatzeko.