Kutxabankeko langileen %70 inguruk parte hartu du greban
Elkarretaratzea egin zuten atzo arratsaldean, Kutxabankek Igaran duen egoitzaren aurrean. (Argazkia: ELA) Kutxabank banketxearen historian egindako lehen greban langileen %70ak hartu zuen parte atzo. ELA eta LAB sindikatuek deituta elkarretaratzea egin zuten arratsaldean, Kutxabankek Igaran duen egoitzaren aurrean. Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban egin zuten greba atzo arratsaldean, “langileen lan-eskubideak murriztuko ez dituen hitzarmen duin bat adosteko”. Ondorioz, negoziazioa eskatu zuten sindikatuek, eta “murrizketak” salatu zituzten lan-baldintzetan eta jendearentzako arretan. ALE eta Astro sindikatuek ere bat egin zuten grebarekin.
2012an sortu zuten Kutxabank bankua, BBK, Kutxa eta Caja Vital aurrezki kutxek bat egin zutenean. Bankuaren historiako lehen greba zen atzokoa.

