Martxoaren 8ko egitasmoak antolatzeari ekin dio Intzirik
Intziri neska* gazte taldeak martxoaren 8ko egitasmoa prestatzeko asanblada irekia egingo du igandean, 11:30ean, Intxaurrondoko Letaman gaztetxean. Duela hilabete bat aurkeztu zuten euren burua, eta pasa den larunbatean aurkezpena egin zuten Letaman gaztetxean. Orduan jarri ziren martxoaren 8ko Emakumeen Egunera begira: “Gaurkoa, martxoaren 8rako garatuko dugun lanketaren lehenengo urratsa izan da. Izan ere, Intziritik ere erantzun bat emango diogu martxoaren 8an”, azaldu zuten.
Gaurko astekarian Intziri taldeko kide baten iritzi-artikulua argitaratu dugu. Amets Tolosak idatzi du: Elkartu gara eta antolatuak gaude.