Gipuzkoako ostalariek karabana bat egin dute Donostian barrena
Lasarte-Oriatik abiatu eta Donostiako Intxaurrondo auzoan bukatu dute protesta Gipuzkoako hainbat ostalarik. Gaur arratsaldean konponbideak eskatu dituzte beraien sektorearentzat autoekin eta furgonetekin egindako karabana baten bidez. Antiguatik Intxaurrondora bitarte hainbat kilometro egin dituzte Ostalaritza Aurrera! taldea osatzen duten hainbat ostalarik.
Ategorrietako erlojutik pasa diren momentua grabatu du IRUTXULOKO HITZAk.