Propaganda frankistak turistei erakutsi nahi zien Donostia
'San Sebastián' dokumentaleko irudia. (Argazkia: Euskadiko Filmategia) Euskadiko Filmategiak ikus-entzunezko dokumentuen funts zabala dauka, eta horietako askok iraganeko Donostia erakusten dute. Berezia da oso Juan Ignacio de Blas zinemagileak egindako San Sebastián dokumentala. 1958an grabatu zuen film propagandistikoa Kultur eta Turismo Ekintzetxeak eta Donostiako Aurrezki Kutxak bultzatu zuen, eta garai hartako hiriko eskaintza turistikoa erakusten du. 1958an turistei erakusten zitzaien Donostia eta gaur egungo sustapen turistikoa ez dira hainbeste aldatu. Kontxako hondartza, Igeldoko parkea, Urgull mendia, eta kaia erakusten ditu, besteak beste. Estropadak, Gaztelubide elkarte gastronomikoa, eta dantzariak ere agertzen dira. Desagertuta dagoen Txofreko zezen plazako zezenketa bat ikusteko aukera ere badago, eta Lasarteko hipodromoa ere erakusten dute.
Bideoa ikusteko, egin klik hemen.


