Rafael Berrio musikari donostiarraren omenezko kontzertu bat egingo dute maiatzaren 20an
Rafael Berrioren kolaboratzaileek, laguntzaileek eta orokorrean bere ibilbidean alboan izan dituen musikariek musikari donostiarra omentzeko kontzertu bat egingo dute maiatzaren 20an, Victoria Eugenia Antzokian. Hauek dira oraingoz kontzertuan parte hartuko duten artistak: Amateur, Petti, Rafa Rueda, Charly & Pavlyuchenko, Virginia Pina, La Oreja de Van Gogh, Paul San Martin, Sanchis eta Jocano, Abraham Boba, Mursego, Julia-Cristina, Txetxo Bengoetxea, Miren Iza, Mikel Erentxun, Joseba Irazoki, Diego Vasallo, Lutxo Neira, Joserra Senperena eta Karlos Aranzegi.
Rafael Berrio
Rafael Berrio (Donostia, 1964-Donostia, 2020) gazte hasi zen musika egiten, aitak irakatsi baitzion gitarra jotzen. 1980an bere lehen taldea sortu zuen, eta UHF taldean bere lehen EP-a grabatu zuen, bere lagun Pochorekin batera. Ondoren, Amor a traición taldearekin aritu zen, baita Derivarekin ere. Bi talde horietan egon ostean, bakarkako ibilbidea abiatu zuen, eta hainbat disko egin zituen: 2011. urtean 1971 diska egin zuen, Joserra Senperenarekin batera; ostean, Diarios diskoa etorri zen, 2013. urtekoa. 2015ean Paradoja lana aurkeztu zuen, eta 2019an bere azken diskoa egin zuen, Niño Futuro izenekoa. 2020ko martxoaren 31an lehenagotik zuen gaixotasun bat dela eta hil egin zen Berrio.