"Barkatu, utzi pasatzen!"
Naturak bere dituen erritmoak ez dira baliagarriak hiritarrentzat, antza. Korrika eta presaka aritzen gara batetik bestera; lanera edo erostera, gehienetan. Hala ere, udaberria usaintzen hasten garenean, noizbehinka begirada mugikorretik altxatu eta magnolia arrosei begira geratzen gara. Harrituta, txundituta, une batez hiritik alde egiten dugu, hipnosi arrosaren ondorioz. “Barkatu, utzi pasatzen!”. Argazki azkar bat atera, sare sozialetan jarri, eta ziztu bizian hiriko azkartasunean murgiltzen gara berriz.