Autoentzat itxita daude Zuatzu enpresa gunea, Atotxa Erreka bidea, Patxikuene kalea eta Zubiberri bidea 13:30ak arte
2021eko txirrindularitza denboraldiari hasiera eman dion lasterketa egiten ari dira oraintxe bertan, lau kilometroko erlojupeko batekin. Lasterketa Zuatzu enpresa gunetik, Atotxa Erreka bidetik, Patxikuene kaletik eta Zubiberri bidetik igaroko da, eta 10:00etatik 13:30etara itxita egongo dira aipatutako kaleak autoentzat. Lasterketa kadete mailakoa da, eta 10:30ean hasi da.