Bulebarreko kanpaldikoei kanpin dendak kendu dizkiete
Etxebizitza eskubidearen alde kanpatuta daude Bulebarrean, eta, salatu dutenez, udaltzainek kanpin dendak kentzera behartu dituzte. (Argazkia: Inor Ez Etxerik Gabe) Nadie Sin Hogar kolektibokoek salatu dutenez, udaltzainek Bulebarrean zituzten kanpin dendak kentzera behartu dituzte. Azaldu dutenez, “hezetasunarengatik” jarri zituzten kanpin dendak, baina udaltzainek kenduarazi dizkiete.
Igandean, otsailaren 28an, hasi zuten kanpaldia, etxebizitza eskubidearen alde. Gehienez 30 eguneko baimena dute, baina igandean adierazi zuten legeak etxebizitza eskubidea bermatu arte ez direla joango, eta luzapena eskatuko dutela.


