Loreto Mauleon aktore donostiarra Feroz Sarietan saritu dute
Loreto Mauleon, atzo, Feroz Sarietako alfonbra gorrian. (Argazkia: Feroz Sariak) Loreto Mauleon aktore donostiarrari bigarren aktore onenaren saria eman diote Feroz Sarietan, Patria telesailean egin duen lanagatik. Donostia asko agertzen da telesail horretan, eta Mauleonek Arantxaren rola jokatzen du: ETAko kide baten arreba elbarriarena.
Espainiako zinemagintzako informatzaileen elkarteak banatzen ditu urtero Feroz Sariak, eta atzo gauean egin zuten ekitaldia, Madrilen. Beste zenbait euskal herritarrek sariak eskuratu dituzte: Patricia Lopez Arnaizek aktore onenaren saria jaso du, Elena Iruretak aktore protagonista onenaren saria, eta Koldo Uriartek eta Bingen Mendizabalek, berriz, musika original onenaren saria eskuratu dute.


