Zumy sariko txirrindulari gazteak atera dira Egiatik

Txirrindulari gazteak, pedalari ekiteko prest. Gipuzkoako txirrindularitza lasterketetako bat Egian jokatzen da.Mikel Elkoroberezibar Beloki

LVIII. Zumy-Egia saria gazte mailako txirrindularitza lasterketa hasi da: hamarnaka txirrindulari gazte ziztu bizian irten dira Karmengo Ama Birijinaren kaletik. 12:30ak bitartean Donostiako kaleetatik eta inguruko herrietatik mutil gazte ugarik lehiatuko dute Zumy-Egia saria bizikletaren gainean.

Lasterketa hiritik irten bitartean hiriko irteera bideak moztuko dituzte, eta ondorioz, trafikoan eragina izango du. Egian amaituko da lasterketa 12:30 aldera.

HITZAkide HITZAkide