Pentsionistek bat egin dute Emakumeen Nazioarteko Egunarekin
Pentsionistek gaur egin duten manifestazioaren irudia. (Argazkia: Pentsionisten mugimendua) Pentsionisten mugimenduak Emakumeen Nazioarteko Egunarekin bat egin du, eta “pentsioen sistema publikoaren eta guztiontzako pentsio publiko duin, bidezko eta nahikoen aldeko apustua” berretsi dute. Soldatetan bezala, pentsioetan ere genero-arrakala dagoela salatu dute, eta ez dute ikusi horrekin amaitu nahi duen neurririk, azaldu dutenez. “Adineko emakumeok eta emakume pentsiodunok laneko diskriminazioaren, prekarietatearen, zainketen feminizazioaren eta bizitzari eusteko zereginen ondorioak jasaten jarraitzen dugu, eta ez dira aitortzen, eta ez dute eskubiderik sortzen pentsio nahikoa eta bizitza duina lortzeko”, azaldu dute pentsionistek.
Gaur goizean egin duten mobilizazioan, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa izatea eta genero-arrakala ezabatzea eskatu dute emakume pentsionistek.

