Abortuaren aurkakoek Askabide klinikaren aurrean Aste Santura arte egoteko asmoa dute
Easo kaleko Askabide klinikaren aurrean hilabete inguru daramate abortuaren aurkako hainbat pertsonak. Sexu-osasun zentro bat da, eta garizuma osoa (otsailaren 17tik apirilaren 3ra) igaroko dute katoliko sutsuek klinikaren aurrean, abortuaren aurkako mezua zabalduz. Amarako feministak talde horren aurrean jartzen ari dira egunero, emakumeen eskubideen alde egiteko. Hala egin zuten Emakumeen Nazioarteko Egunean: Amarako eta Morlansko emakume feministek emakumeek beraien gorputzen gain erabakitzeko eskubidea defendatu zuten, abortuaren aurkakoen aurrean kokatuz.
Askabide klinikakoek argi adierazi dute abortuaren aurkakoen inguruan duten iritzia: “Zer pentsatzen dugun? Oxala ez baleude: ez hemen, ez inon”.