Inoiz baino garrantzitsuagoa
(Argazkia: Jon Xabier Zabala) Emakumeen Nazioarteko Eguna izan zen astelehenean, eta milaka lagun kalera atera ziren berdintasuna aldarrikatzera. Pandemiak guztiz baldintzatu zituen mobilizazioak, baina ez hori bakarrik: pandemiak larriagotu egin du emakumeek jasaten duten zapalkuntza. Zaintza lanak areagotu egin zaizkie baldintza okerragoekin, eta indarkeria matxista kasuak ere biderkatu egin dira, esaterako. Horregatik, inoiz baino garrantzitsuagoa izan da aurtengo martxoaren 8an etxean ez geratzea. Pandemiak are gehiago bistaratu dituen zapalkuntzak borrokatzeko eta berdintasuna aldarrikatzeko, feministek Donostiako kaleak aldarriz bete dituzte.


