Donostiako Udalak hondartzetako sorosleen subrogazioa bermatuko du

Sorosleen_protesta Sorosleen protesta iazko ekainean, udaletxearen aurrean.

Donostiako hondartzetako sorosle kaleratuei finkotasuna aitortu zien epai batek, pasa den urtarrilean. Hori dela eta, Donostiako Udalak derrigorrez bermatu beharko du sorosleen subrogazioa. Datozen lau urtetarako zerbitzua lehiaketara atera dute, eta klausuletako bat da subrogazioarena. Urte bakoitzeko aurrekontua 700.000 euro ingurukoa izango da.

Sorosle kanporatuei arrazoia ematearekin batera, BPXport enpresa zigortu zuen epaitegiak. Udalak aurreratu duenez, enpresa horrek ez du zerbitzua kudeatuko. Aurreko hondartzetako denboraldian kaleratutako lau sorosleei kalteak ordaindu edo berriz onartzea ebatzi zuen epaileak. Era berean, lehen aldiz, Kirol Instalazioen eta Gimnasioen Estatuko Hitzarmena onartu diete hondartzetako sorospen zerbitzuko hitzarmen aplikagarri gisa. Honen bidez, langileei subrogatuak izateko eskubidea aitortu zieten.

Hiru hondartzak eta uhartea
Donostiako Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak zerbitzuaren adjudikazio prozesua bideratu zuen hilabete hasieran. Kontxa, Ondarreta eta Zurriola hondartzetako eta Santa Klara uharteko segurtasuna bermatuko dute sorosleek. Lehiaketara atera duten adjudikazio prezioa 686.638 eurokoa da, zehazki.

HITZAkide HITZAkide