30.000 litro esne bildu ditu Zaporeak elkarteak Gipuzkoan
(Argazkia: Joseba Parron San Sebastian) Joan den larunbatean hasi ziren Zaporeak Elkarteko kideak esne bilketa egiten, eta hiru egunetan 30.000 litro esne lortu dituzte. Donostia, Arrasate, Aretxabaleta, Aramaio, Antzuola, Oñati, Zarautz, Usurbil, Urretxu, Legazpi, Beasain, Legazpi, Ordizia, Astigarraga eta Tolosan egin dituzte esne bilketak, eta ostegun honetan, martxoaren 18an, abiatuko da elikagaiez betetako kamioia Lesbosera.


