Artxibatu egin dute GuraSOSek Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioaren aurka jarritako salaketa

GuraSOS GuraSOSen agerraldi bat. (Argazkia: GuraSOS)

GuraSOS elkarteak Zubietako erraustegiaren abiaraztearen harira Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioaren (GHK) aurka jarritako salaketa artxibatu egin du Gipuzkoako Fiskaltzak, salaketan aipatzen diren hamabost delituetatik bat bera ere gertatu ez dela argudiatuz.

Salaketan, GuraSOSek GHK-ko hainbat kideri erantzukizun pertsonalak eta penalak leporatu zizkien, besteak beste, Jose Ignazio Asensio Gipuzkoako Ingurumen diputatuari, GHK-ko presidentea baita. Asensioren ustez, fiskaltzak salaketa artxibatu izanak indarra kentzen dio GuraSOSi. Era berean, diputatuak nabarmendu du GHK-ko langileak “modu egokian” jardun zirela.

Elkarteak abenduan aurkeztu zuen GHK-ren aurkako salaketa, erraustegia “baimenik gabe” funtzionatzen ari zela argudiatuta. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak Ekondakin erraustegiaren enpresa kudeatzaileari Zubietako errauste planta abian jartzeko behin-behineko aktaren luzapena ukatu ondoren, instalazioek bere horretan jarraitu zuten lan egiten.

HITZAkide HITZAkide