Arrazismoaren eta xenofobiaren aurkako martxa egin dute
(Argazkia: SOS Arrazakeria) Arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako martxa egin zuten atzo Trintxerpetik Bulebarreraino, Zure papera garrantzitsua da lelopean. “Paperik gabeko pertsona migranteek egunez egun pairatzen duten babesgabetasuna” salatu zuten SOS Arrazakeria elkarteak, eta martxari babesa adierazitako 68 gizarte eragilek. “Inor ez da ilegala”, aldarrikatu zuten arrazismoaren eta xenofobiaren aurkako martxan zebiltzanek.


