Bideo jokoen inguruko askotariko ekintzak antolatu ditu Tabakalerak

T Game 'T-Game' proiektuaren aurkezpena, Tabakaleran. (Argazkia: Tabakalera)

Tabakalerak T-Game proiektua aurkeztu du, bideo jokoak gure gizartean duen presentziari eta haren adarrei buruzko egitasmoa. Aisialdian ez ezik, ekonomia, hezkuntza, osasuna, zinema edo gizarte harremanak gisako eremuetan sartu direla azpimarratu dute. Horrela, askotariko ekintzak egingo dituzte ekainera bitarte: arte garaikideko erakusketa bat, nazioarteko mintegi bat, topaketa birtual bat, tailerrak, musika, bisitak eta abar. Mintegian eta tailerretan parte hartzeko, Tabakaleraren webgunean izena ematea beharrezkoa da.

Bideo jokoak. Play Without End erakusketa martxoaren 25etik maiatzaren 16ra bitarte izango da ikusgai Lau Pareta aretoan. Apirilaren 28tik 30era, Errealitate bideo-ludifikatua. Bideo-jokoak gizarte garaikidean duen garrantzi soziala gaztelaniazko mintegia egingo dute Z aretoan. Parte hartzaileak ondorengoak izango dira: Alfie Bown, Luca Carrubba, Óliver Pérez-Latorre, Mercè Oliva, Marina Amores eta Marta Trivi, Víctor Navarro Remesal, Colectivo Desmusea (Clara Harguindey eta Daniel Pecharromán), Eurídice Cabañes eta Daniel Muriel (Zuzendaria).

Immaterial. Digitalki sortzen diren errealitateei buruzko topaketa birtuala ekainaren 2tik 4a egingo dute, Internet bidez. Lantegiei dagokienez, hainbat dira antolatu dituztenak. Esaterako, apirilaren 5etik 9ra, Anonimoak. Maskarak, Osasuna eta kontrola Covid garaian gazteei zuzendutako lau eguneko tailer trinkoan Medialab Tabakaleraren teknologiak erabiliko dituzte zaintzaren, pribatutasunerako eskubidearen eta desobedientziaren taktiken inguruan hausnartzeko. Bestalde, martxoan, maiatzean eta ekainean 8 eta 12 urte bitarteko Zubik. Bideo-jokoak familientzako eta haurrentzako tailerrak gamifikazioaren eta haren erabileraren kontzeptura hurbilduko dira.

Arcade makinak
Tabakalerako lehen solairuan bi arcade makina klasiko jarri dituzte, T-Game proiektuak bide joko historikoen aukeraketa bat eskaintzen du erakusketa eta bere inguruan antolatu den jarduera programa osatzeko. 1980ko eta 1990eko hamarkadetan, jolas aretoetan, bideo jokoaren urrezko garaia markatu zuten jokoak eskura izango dira.

HITZAkide HITZAkide