Metroko lanen "zuloa ez handitzeko" eskatu dute Kontxako hondartzan
EH Bilduk eta Satorralaiak metroko lanak gelditzeko eskatu dute gaur eguerdian, Kontxako hondartzan. Ez handitu zuloa! eta Erokeria gelditu! lelopean egin dute protesta. Ehun bat herritar elkartu dira Kontxako erlojuetan, eta martxa moduko bat egin dute hondartzan barrena. Metroaren lanek hirigunean eta eraikinetan izan ditzakeen ondorioei buruzko azterketa geotekniko independente bat egiteko eskatu dute EH Bilduk eta Satorralaiak.