Zurriola Ikastolak 'Zurrika' egitasmoa antolatu du
Pandemiaren eraginez, 22. Korrika egingo ez denez, Groseko Zurriola Ikastolak euskararen aldeko aldarrikapen propioa antolatu du. Hain zuzen ere, Zurrika egin dute. LHn eta DBHn leloak sortu, apaindu eta HHko txikiek apaintzeko prestatu dituzte. Korrika eraman dizkiete, eta lekukoaren barruan Zurrika-ren mezua helarazi diete. Bideoan duzue ikusgai.