Etxebizitza eskubidearen aldeko konpromisoa adostu dute udal gobernuak eta Ahal Duguk

Akordioa Marisol Garmendia, Eneko Goia eta Aitzole Araneta, akordioa sinatu ondoren. (Argazkia: Donostiako Udala)

Gaur goizean, 2021ko udal aurrekontuen inguruko hitzarmena sinatu dute udaletxean EAJren eta PSE-EEren udal gobernuak eta Ahal Duguk. Hain zuzen, Elkarrekin Donostia koalizioko hiru zinegotzietatik bik, Ahal Dugukoek, lortu dute akordioa. Ezker Anitzak, berriz, uko egin dio udal gobernuaren eskaintzari.

Etxebizitza duina izateko eskubidearen aldeko konpromisoa hartu dute hiru alderdiek. Eneko Goia alkateak, Marisol Garmendia PSE-EEren bozeramaileak eta Aitzole Araneta Elkarrekin Donostiako bozeramaileak lau puntuko akordioa sinatu dute: Etxebizitza hutsaren, sasi-etxebizitza eta gehiegi okupatutako etxebizitzaren aurka borrokatzea; Herritarrei informazio, parte hartze eta gardentasun handiagoak eskaintzea etxebizitza politikez; Donostian gehiegizko alokairu prezioak kontrolatzea; eta Donostian ez dute inor etxetik botako beste bizitoki aukerarik ez duela.

HITZAkide HITZAkide