Egiako eragileen gida eskura jarri dute 'Gora Egia!' webgunean
Gora Egia! webguneak Egiako eragileen gida aurkeztu du. Webguneko atal berri bat da, eta beste atalen antzera irekia dago edonork eragile gehiago gehitu ahal izateko. Gida honetan askotariko eragileak biltzea da asmoa, talde eta mugimenduetatik hasita publiko eta pribatuak barne.
“Ekimenek izaera sozial edo kulturala izatea lehenetsi dugu, honela besteak beste asanbladak, ikastetxeak, elkarte gastronomikoak, ikuskizun areto eta tabernak, osasun zentroa eta sortzaileak aurkitu ditzakegu bertan”, azaldu dute atariaren sustatzaileek.
Eragile gidaren ideia Gora Egia!-ren aurrekaria den Bonifazio Egunon! auzoko egitasmo komunikatiboak landu zuen bere garaian; “guk ideia berreskuratu nahi izan dugu”.