'Herri Txiki, Infernu Handi' Altzan ari dira grabatzen

Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi Altzan, gaur goizean. (Argazkia: Mikel Elkoroberezibar Beloki) Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi Altzan, gaur goizean. (Argazkia: Mikel Elkoroberezibar Beloki)

ETB1 telebista kateko Herri Txiki, Infernu Handi saioa Altzan grabatzen ari dira Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga. Grabaketak orain egiten ari badira ere, ekainean botako dute telebistan: denboraldiko azkenetariko saioa izango da Altzakoa.

Gaur goizean San Martzial plazan aritu dira grabatzen, udaletxe zaharraren aurrean eta elizaren ondoan. “Zer dago, bataio bat, ala?”, galdetu du ondotik pasa den bizilagun batek. Barre egin dute denek: Altzan ere bada umorea.

Herri Txiki, Infernu Handi programa zazpigarren denboraldian dago, eta aurretik Donostian ere izanak dira. Herri City egin zuten Donostian, eta Añorgan, Loiolan eta Igeldon ere egin dute saio bana.

HITZAkide HITZAkide