Arte Ederretako eraikinaren barruko egoera aztertzen ari dira
Hilaren 6an hasi ziren Arte Ederretako eraikinaren egoera ezagutzeko laginak hartzen. Maiatzaren 15era bitarte ariko dira eraikinaren barruko egoera aztertzen. SADE da eraikinaren jabea, eta beraien asmoa da Arte Ederrak birgaitzea hotel bihurtzeko edo etxebizitza turistikoak jartzeko.
Bestalde, udaleko iturriek hedabide honi adierazi diotenez, eraikina estaltzen duen sarea berritu dute kalera harri pusketa txiki batzuk erori zirelako.