67 koronabirus kasu positibo Donostian
Une honetan, hiriko intzidentzia metatua 397,50ekoa da. Joera gorakorra mantentzen bada, aukera handiak daude 400eko intzidentzia metatua bihar gainditzeko, eta asteburuan gora egiten badu, asteartetik aurrera Donostia perimetralki itxiko dute.
(Argazkia: Beñat Parra) Eusko Jaurlaritzak argitaratu dituen datuen arabera, 67 koronabirus kasu positibo atzeman zituzten Donostian atzo. Une honetan, hiriko intzidentzia metatua 397,50ekoa da, eta gora egiten jarraitzen du. Izan ere, 383,79koa zen intzidentzia metatua atzo, eta 342,67koa herenegun. Joera gorakorra mantentzen bada, aukera handiak daude 400eko intzidentzia metatua bihar gainditzeko, eta asteburuan gora egiten badu, asteartetik aurrera Donostia perimetralki itxiko dute. Izan ere, 400dik gorako intzidentzia metatua duten udalerriei itxiera perimetrala ezarri diete, eta ostalaritzaren ordutegia mugatu.
Gipuzkoako intzidentzia metatua 400dik gorakoa denez, ezin da lurralde historikotik atera. Bestalde, gainerako neurri murriztaileek indarrean jarraitzen dute. Hala nola, gaueko mugikortasuna –22:00etatik 6:00etara– eta ostalaritzaren itxiera 20:00etan –esan bezala, baldin eta intzidentzia metatua 400dik gorakoa ez bada–. Horrekin batera, elkartzeak gehienez lau pertsonakoak izan daitezke.
Intzidentzia osasun eremuka
Intzidentzia metatuak Egian, Grosen, Amara Berrin , Intxaurrondon eta Bidebietan gora egin du, eta Aieten, Ondarretan, Loiolan eta Altza-Rotetan behera; Parte Zaharrean eta Amara-Erdialdean berdin mantendu da:
- Egia: 520,76
- Parte Zaharra: 455,20
- Aiete: 433,18
- Gros: 415,37
- Ondarreta: 355,15
- Amara Berri: 341,51
- Altza-Roteta: 290,89
- Intxaurrondo: 289,17
- Loiola: 272,55
- Amara-Erdialdea: 264,41
Kasu positibo kopuruari erreparatuz, jarraian ikus daitezke atzoko datuak:
- Egia: 16
- Gros: 10
- Amara Berri: 9
- Ondarreta: 8
- Altza-Roteta: 7
- Bidebieta: 5
- Parte Zaharra: 4
- Intxaurrondo: 3
- Amara-Erdialdea: 2
- Aiete: 1
- Loiola: 0


