Liher taldeko Lide Hernandok eta Iñigo Etxarrik 'Bidegurutzean' saioan parte hartu dute
Bidegurutzean saioaren bigarren atala eman zuen atzo ETB1ek, eta dagoeneko nahieran ikus daiteke. Donostiako Liher taldeko Lide Hernandok eta Iñigo Etxarrik parte hartu zuten, Niko Etxart eta Petti musikariekin batera.
Programaren telefono kabinan sartu ziren Hernando eta Etxarri, eta deabrua ezagutzen ote duten eta arima saldu ote dioten kontatu zuten. Horrekin batera, Hemen herensugeak daude diskoko bigarren singlearen bertsio berezia jo zuten. Bukatzeko, gonbidatu guztiek bakoitzaren kantu bat abestu zuten elkarrekin Miramongo anfiteatroan.
Robert Johnsonen kondaira
Musika eta euskal musikariak ditu saioak ardatz saioak, Euskal Herriko hainbat musikariren elkargune izatea du helburu. Hala, musikari zein talde ezberdinak hurbilagotik ezagutuko ditugu, bidegurutzean kokatutako kabina baten barruan, Robert Johnsonen kondaira abiapuntu hartuta. Kondaira horren arabera, Johnsonek bidegurutze batean egin zuen topo deabruarekin, eta musikarako dohainen truke arima saldu zion hari.
Programaren atal bakoitzean hiru gonbidatu egongo dira (taldeak nahiz bakarlariak), adin, ibilbide eta esperientzia-maila ezberdinekoak. Lehen atalean, Izaro, Gari eta Skakeitan izan ziren protagonista nagusiak.