Hirugarren telefonoa eskegi dute
Gipuzkoako garraio konpainiarik zaharrena itxi berri dute: Transportes Lasarte enpresa. Supermerkatu bat jarriko dute bere egoitza zegoen tokian, eta mende luze bateko negozioa (eta estetika) desagertuko da. Jose Leon Lasarte XIX. mendearen amaieran idiekin Urumea ibaiko hondarra garraiatzen hasi zen. Garraiobideak aldatu eta negozioa zabaltzeak eragin zuen Alfontso VIII.aren kaleko egoitzaren irekiera, 1901ean (Egiakoa lehenagotik zeukaten). Hiriko lehen telefonoa izan zuten, 3 zenbakiduna (aurreko biak udalarena eta Gobernu Zibilarena ziren). Telefonoak hiru baino milaka gehiago dira egun; beste hainbeste ote dira supermerkatuak?