Iztueta kaleko pasabidearen azken arrastoak ari dira eraisten
Berehala amaituko dute Iztueta kaleko pasabidea eraisteko lanekin. (Argazkia: Iñaut Gonzalez de Matauko Rada) Asteburu honetan amaituko dute Iztueta kaleko pasabidearen eraisketa. Hau dela eta, autobus eta tren zerbitzuek aldaketak izango dituzte gaur eta bihar. Trenbidearen gaineko egitura jada bota dute, eta orain inguruko zatiak eraistea falta zaie. Bertako langile baten arabera, gaur arratsalde edo gauean amaituko dute pasabidea eraisteko lanekin.


