Barrexerka Añorgan izango da maiatzaren 2an
Ez etorri! izeneko ikuskizuna Egiako Gazteszenan estreinatu zuen Barrexerka umorezko antzerki talde donostiarrak, eta maiatzaren 2an ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da berriro, Añorgan. Bakarrizketez, esketxez eta antzerki eszenez osatutako emanaldia 19:00etan eskainiko dute, Añorgako antzokian.
Sarreren prezioa 5 eurokoa izango da, baina asanbladakide eta bazkideek 3 euro ordaindu ahalko dute. Izena emateko esteka etzi egingo dute publiko, 19:00etan, Barrexerkaren sare sozialetan. 100 pertsonak ahalko dute ikuskizuna ikusi guztira, eta kopurua gainditzen bada, zozketa egingo dute, Añorgako bizilagunei lehentasuna emanez.