'Emakumeak borrokan' erakusketa izango da Liburutegi Nagusian

(Argazkia: Donostia Kultura) (Argazkia: Donostia Kultura)

Amnesty International elkarteak antolaturik, Emakumeak borrokan izeneko erakusketa izango da Liburutegi Nagusian apirilaren 15etik 30era, Giza Eskubideen Zinemaldiaren programazioaren barruan. Emakume errefuxiatuen kontakizunak dira erakusketaren ardatza: “Erakusketak emakumeen giza eskubideak defendatzearren beren askatasuna eta beren bizitza arriskuan jartzen dituzten emakume ausarten historiak erakusten ditu”, azaldu dute antolatzaileek.

Apirilaren 15etik 30era arte, 10:00etatik 20:30era izango da ikusgai erakusketa astelehenetik ostiralera; larunbatetan, berriz, 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara izango da erakusketa ikusteko aukera.

HITZAkide HITZAkide