Iztueta kaleko pasabidea desagertu da
Otsailaren hasieran igaro zen azken autoa Iztueta kaleko pasabidetik, eta bi hilabete eta erdiko eraisketa lanak eta gero, asteburuan eraitsi dituzte pasabideko azken zatiak. Beraz, trenbidearen gainetik ez dago ezer momentu honetan, eta nabari da argitasuna dagoeneko Iztueta kalean. Pasabidea eraitsi badute ere, lanak ez dira oraindik amaitu. Orain, trenbidearen azpiko errepide berria eraikitzeari ekingo diote, eta fase hori abuztura arte luzatuko da.
Iztueta kaleko lanek aldaketak eragin dituzte asteburuan autobus eta tren zerbitzuan; orain zerbitzu horiek ohiko jarduna dute jada. Hala ere, otsailaren hasieratik trafikoan zenbait aldaketa daude Iztueta kalearen inguruan. Egia alderako trafikoa Iztueta kaletik bideratu dute, bi noranzkoetan. Iztueta kaleko galiboa 3,10 metroraino jaitsi dute, baina trenbideko zubiaren azpiko altuera mugatua da. Beraz, kamioiekin eta ibilgailu altuekin zirkulatzean, aintzat hartu beharko dute galiboa. Horrez gain, kalea zabalagoa da orain trenbideko zubitik Mandasko Dukearekin bat egiten duen lekuraino. Egiatik Grosera eta Erdialdera doan trafikoa Miserikordia kaletik bideratuko da.
Horrela zegoen Iztueta kalea gaur goizean: