Lau izarreko hotel bat eraikiko dute Grosen
(Argazkia: Hitza) Donostiako Udalak Groseko Maria Inmaculada komentuaren eremuan lau izarreko hotel bat eraikitzea onartu du. Ategorrieta etorbidearen eta Marino Tabuyo eta Jose Maria Soroa kaleen artean dagoen komentua hotel bihurtuko dute, eta gaur egun patioa dagoen eremuan beste eraikin bat eraikiko dute, funtzio bera izan dezan. Lau izarreko hotelak 84 logela izatea aurreikusi dute. Komentuaren kanpoaldea eta San Pio X.aren elizarena mantenduko dituzte, Eraikitako Hiri Ondarea Babesteko Plan Bereziak babesten dituelako.
Hotelaz gain, supermerkatu bat eta aparkaleku bat eraikiko dituzte Maria Inmaculada komentuaren orubean.
Eraikuntza berri horren aurka azaldu da EH Bildu, eta Elkarrekin Donostiak zuhaitzen landaketari lehentasuna emateko adierazi du.

