Berra Behea kaleko sute baten ondorioz, bi pertsona artatu dituzte bart

Berra Behea kalean izan da sutea bart. (Argazkia: Hitza) Berra Behea kalean izan da sutea bart. (Argazkia: Hitza)

Bart gaueko 04:30ean sute “gogor” bat izan da Altzako Berra Behea kaleko etxebizitza eraikin batean, Donostiako Udalak iragarri duenez. Biktimarik izan ez bada ere, bi pertsona hor bertan artatu behar izan dituzte, baina ez dituzte ospitalera eraman. Eraikineko hiru etxebizitzatan kalte material handiak egon dira, eta Gizarte Larrialdietarako Zerbitzuek bi etxebizitzatako bizilagunei ostatu eman behar izan die.

HITZAkide HITZAkide