Donostiako portuko amarralekuak hamabost urterako berrituko dituzte
Euskadiko Kirol Portuak erakunde publikoak Donostiako portuko amarralekuak berritzeko prozesua abiatu du. Kaian ontziak amarratzeko 384 toki daude, bi eremutan banatuta: kirol dartsena (375 leku) eta arrantza dartsena (37 leku). Eskabideak aurkezteko epea atzo ireki zuten, eta maiatzaren 10era bitarte iraungo du.
Portuko tokiak berrikusi gabe urteak zeramatzan Eusko Jaurlaritzak, eta horrela erregulazio integral bat martxan jartzea erabaki dute. Une honetan, kaian leku bat lortzeko itxaron zerrendan ehun bat eskatzaile daude, eta azken urtetan gutxi batzuk izan dute aukera lekua lortzeko.