Martuteneko geralekuaren inguruan galdetuko dio EAJk Espainiako Abalos ministroari
EAJ alderdi politikoak Espainiako Senatuan Martuteneko tren geralekuaren etorkizunaren inguruan galdetuko dio Jose Luis Abalos Espainiako Garraio, Mugikortasun eta Hiriko Agenda ministroari. Horrela azaldu diztuzte arrazoiak: “2018an Estatuan onartu ziren Aurrekontu Orokorrek jasotzen zuten geralekuaren gainean dagoen zubia luzatzeko eta Barkaiztegiko trenbide pasabidea ixteko konpromisoa. Hala ere, lan hau atzeratzeak ekarriko du trenbide pasabidea ixteko lanak zehaztu gabe uztea eta Ministerioak geralekuaren etorkizunari zer irtenbide eman nahi dion ez azaltzea. Halaber, Abalosen ministerioak ez du argibiderik eman geralekua oinezkoentzako pasabide berriaren inguruan birkokatzeko aukeraz, auzoko hirigunera hurbiltzeko posibilitateaz, alegia”.
Datorren asteartean “presatuko du” EAJk Abalos ministroa. “Linea hau funtsezko trenbide ardatza da Donostiako metropoli-eremurako garraio publikoa bermatzeko”, EAJren arabera.