Txantxa gutxi txirrindulariekin
(Argazkia: Joseba Parron San Sebastian) Frantzia pasealekuko ezkiei haizea gehiegi bultza egiten hasi zitzaien duela urtebete. Ordutik hona, egurrezko egitura batzuek zuhaitzak eusten dituzte, eror ez daitezen. Zuhaitzak duela urtebete ireki zuten (beste) hotel baten aldera daude okertuta: ufadaka protesta egin ote dute turistifikazioaren aurka? Txantxa gutxi, ordea, bidegorritik dabiltzan bizikletekin: inguruko harri ñimiñoek bakarrik izan beharko lukete bizikleten oztopo.


