Gurpildun aulkiko eskrimaren Espainiako Kopan, Fortuna garaile
Gurpildun aulkiko eskrimaren Espainiako Kopa jokatu dute asteburu honetan Pio Baroja kiroldegian, eta Fortuna kirol elkartea izan da txapelduna. Larunbatean banakako probak egin zituzten, hiru modalitatetan: sablea, floretea eta ezpata. Sablearekin garaile izan zen Fortuna kirol elkarteko Alex Prior donostiarra, eta beste bi modalitateetan bigarren postuan geratu zen, A Coruñako (Galizia) Iago Fernandezen atzetik. Atzo, berriz, taldeko probak egin zituzten, eta Fortuna kirol elkarteak irabazi zituen. Horrela, Fortuna kirol elkartea taldekako Espainiako Estatuko txapeldun absolutua izendatu dute.
Hamar kirolarik hartu dute parte Kopan: Valladolidekoak (Espainia), Malagoak (Espainia), Ciudad Realekoak (Espainia), A Coruñakoak (Galizia), Vigokoak (Galizia), eta Donostiakoak izan dira parte hartzaileak. Lau dira Kopan jokatu duten donostiarrak, laurak Fortuna kirol elkartekoak: Alex Prior, Manu Quesada, Ayem Oskoz eta Ramon Gonzalez. Fortuna kirol elkarteko lau kirolariek urte guztian zehar entrenatzen dute: aurten Valladoliden eta Ciudad Realen egon dira Espainiko txapelketako frogetan. Bestalde, Frantziako Estatuko selekzioarekin topaketa bat ere prestatuta dute.