Oinezkoak erdigunean
(Argazkia: Joseba Parron San Sebastian) Hiriak autoan ibiltzeko pentsatuta daude. Donostiaren kasuan, ohartzen bazarete, eremu turistikoenetan dute lehentasuna oinezkoek. Eremu turistikoetatik urrundu ahala, autoak nagusi. Hori pasatzen da Egian, esaterako. Auzoko kale ia guztiek errepidea dute, eta askotan bizilagunen egunerokoan oztopo bat da hori, mugikortasunari erreparatuta. Oinezkoak erdigunean jartzeko beharraz ohartuta, “esperimentu bat” egin dute auzotarrek bi astez Tejeria kalean: oinezkoentzako bihurtu soilik. Horrelako esperimentu gehiago behar ditu Donostiak, auzoetako bizitza biziberritzea eta ingurumena errespetatzea bilatzen dutenak, alegia.


