Daroa abeslari donostiarrak 'Screaming out' singlea estreinatu du
Patricia Luna abeslari donostiarraren izengoitia Daroa da. Screaming out singlea aurkeztu du, sentimenduak azaleratuz. Run Down Music zigiluak grabatu eta plazaratu du. Carl Watermark eta Xabi Dantzaleku arduratu dira grabazio eta ekoizpenaz.
“Barren barrenetik ateratako hitzak dira. Behin baino gehiagotan, gaur egun bizi dugun errealitate gordinetik korrika alde egin nahiko genuke bizitako egoera deseroso batetatik desagertzeko. Hori da Daroaren proposamen berria”, azaldu du zigiluak.

