Ur horniduran irregulartasunak izango dira maiatzaren 5ean eta 6an
Iturriko ura dohainik izango da aurrerantzean tabernetan eta jatetxeetan. Donostiako Udalak jakinarazi duenez, edateko uraren banaketa sarea hobetzeko lanek irregulartasunak eragingo dituzte. Zehazki, asteazkenean eta ostegunean 7:30etik 12:00etara mozketa puntualak eta presio aldaketak egongo dira.
Eremu hauek izango dira eragina izango dutenak: Miramon, Oriamendi, Añorga, Zuatzu, Etxadi, Berabera, Munto, Puio-Lanberri, Lugaritz, Pagola, Errondo, Morlans, Heriz, Aizkorri, Pio Baroja, Itsasargi, Erregenea, Mirakontxa, Amara, Arriola eta Berio.


